Gizartea -
lehen mundu bira
Getariak Elkanoren lehorreratzea antzeztuko du 2022an
Antzezpena 2022ko irailaren 6an egingo dute, lehen mundu biraren 500. urteurrenean.
eitb media
Elkano Fundazioa pozik agertu da 2022ko irailaren 6a jaiegun izendatzearen erabakiarekin, eta Elkanoren lehorreratzearen antzezpen bat iragarri du egun horretarako Getarian, lau urtean behin abuztuan egin ohi zena.
Haritz Alberdi Getariako alkate eta Fundazioko presidenteak adierazi duenez, Udalarekin batera lan egingo du datozen hilabeteetan, lehorreratzearen antzezpena berreskuratzeko. Victoria itsasontzia Sanlucar de Barrameda herrira iritsi zenekoa antzezten da bertan, Juan Sebastian Elkano marinelaren agintepean lehen mundu bira osatu eta gero.
"Une aproposa izan daiteke munduari bestelako begirada batekin so egiteko, lehen mundu bira hitz propioekin kontatzeko, ohiko kontaketetatik urrunduz, eta balio amaigabeak dituen mundu bati balioa emateko", adierazi du Alberdik.
Antzezpena 2022ko irailaren 6an egingo dute, lehen mundu biraren 500. urteurrenean. Udaletik adi
erazi dutenez, egun horrek "munduko
aniztasuna nabarmentzea eta aldarrikatzea izan beharko luke helburu, berdintasunetik abiatuta".
Bideoa: Nor izan zen Juan Sebastian Elkano?