Gizartea -

Alarma egoeraren amaiera

Urkulluk EAEko itxiera perimetrala mantenduko duela baieztatu diola esan du Revillak

Kantabriako presidentearen esanetan, lehendakariak gutun batean baieztatu dio alarma egoera amaitu eta gero EAEko konfinamendu perimetralari eutsiko diola.

Miguel Angel Revilla eta Iñigo Urkullu, iaz Cobaronen. Argazkia: EFE
Miguel Angel Revilla eta Iñigo Urkullu, iaz Cobaronen. Argazkia: EFE
Revilla: 'Lehendakariak esan dit itxiera perimetrala mantenduko duela'

0:58

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Revilla Kantabriak presidenteak iragarri du Iñigo Urkullu lehendakariak gutuna bidali diola, baieztatzeko Euskadik perimetralki itxita jarraituko duela maiatzaren 9an alarma egoera amaitu eta gero.

Revillak berretsi du maiatzaren 9an Kantabria "deskonfinatu" egingo dela, eta, bere esanetan, lehendakariak esan dio erkidegoak irekitzea "arriskutsua" izan litekeela.

"Esan dit Euskadi irekitzekotan arazoa Kantabriak izango lukeela, oso egoera kezkagarrik daudelako", adierazi du agintari kantabriarrak, prentsaurreko batean.

Atzo, Urkulluk iragarri zuen ostiralean neurri prebentiboak egokitzeko dekretua sinatuko duela, alarma egoeraren osteko egoera berrira egokitzeko.

Gaur, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak errege dekretu bat onartu du, alarma egoera amaituta sor daitekeen ziurgabetasun juridikoari bide emateko. Hala, maiatzaren 10etik aurrera, erkidegoetako gobernuek Auzitegi Gorenera jo ahalko dute, tokiko auzitegiek pandemiaren aurkako murrizketaren bat bertan behera utziz gero. Horrenbestez, Gorenak edukiko du neurrien inguruko azken hitza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Kantabria Koronabirusa