Gizartea -

Koronabirusa

Asteburuan 100.000 txerto baino gehiago jarri ditu Osakidetzak

Ia 260.000 pertsona immunizatuta daude Euskadin. 60-69 adin tartean, herritarren % 55,9k lehen dosia jaso dute.

Casillako txertaketa gunea. Argazkia: EITB Media
Casillako txertaketa gunea. Argazkia: EITB Media
60 urtetik gorakoen txertaketa aste honetan amaituko da eta 50 urtekoena hasiko da

1:52

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak koronabirusaren aurkako 103.839 txerto jarri ditu ostiraletik asteleheneko lehen ordura arte, Osasun Sailaren azken balantzearen arabera.

Hori horrela, orotara 882.560 txerto jarri dituzte Euskadin orain arte, eta 259.573 pertsona immunizatuta daude dagoeneko (herritarren % 11,7), hau da, dagozkien txertoko dosi guztiak jarrita dituzte. Ostiralean, portzentaje hori % 9,8koa zen.

Hain zuzen ere, orain arte Pfizerren 579.828 txerto jarri dituzte, AstraZenecaren 237.111, Modernaren 53.052 eta Janssenen 12.569.

Adin tarteei dagokienez, immunizazioa ia erabatekoa da (% 98koa) 90 urtetik gorakoen artean. 80 eta 89 urte artekoen artean, % 88,1ek jaso dituzte jada dosi guztiak.

70-79 adin tartean, herritarren % 73,1ek dosi bat jaso dute, eta % 17,6 immunizatuta daude.

Azkenik, 60 eta 69 urte artekoen artean, % 55,9k lehen txertoa hartu dute, eta % 5,9 immunizatuta daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak