Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Arrigorriaga eta Barakaldo udalerri gorri bihurtu dira
Egoerak hobera egin du, ordea, Andoainen, Eibarren eta Mutrikun (Gipuzkoa), baita Ermuan (Bizkaia) ere, eta eremu astinduenetik irten dira.
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Arrigorria eta Barakaldo (Bizkaia) eremu gorrira igaro dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Andoain, Eibar, Mutriku eta Ermua, berriz, eremu gorritik irten dira.
Araba (364 kasu 100.000 biztanleko) eta Gasteiz (359) eremu laranjan daude, eta Amurrio eta Laudio, berriz, gorrian.
Agurainek horiari eutsi dio.
Bizkaia gune astinduenean dago oraindik (100.000 biztanleko 455 kasurekin), eta eremu astinduenera gehitu dira Arrigorriaga eta Barakaldo. Beraz, hauek daude orain gorri: Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Derio, Erandio, Getxo, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapagaran.
Ermuan datuak hobetu dira, eta laranjara igaro da. Ondorioz, hauek daude laranjan orain: Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Durango eta Ermua. Durangon egoerak okerrera egin du, horitik laranjara igaro baita.
Horiz margotuta dauden udalerriak honakoak dira: Abadiño, Abanto, Elorrio, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Ortuella, Zalla eta Zornotza.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoako (664 kasu 100.000 biztanleko) udalerri gehienak gorrian jarraitzen dute, nahiz eta azken orduetan Andoain, Eibar eta Mutriku bertatik atera diren. Hokako herriak ageri dira gorrian: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Elgoibarrek laranjan jarraitzen du, eta azken orduetan Andoain, Eibar, eta Mutriku gehitu zaizkio zerrendan.
Beasain, berriz, horian dago, eta ez dago kolore berdea duen udalerririk.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.