Gizartea -
KORONABIRUSA
Ontzi bat konfinatu dute Bilboko Portuan, hiru tripulatzailek positibo eman ostean
Indiako aldaerarekin kutsatu diren aztertzen ari da orain Osakidetza.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Atzo Bilboko Portura (Santurtzi) iritsi zen Stavanger Pearl ontziko hiru tripulatzailek positiboa eman dute covid-19an, eta bakartuta dituzte Derioko hotel batean, beste laugarren kasu susmagarri batekin batera. Ontziko gainerako tripulanteek berrogeialdia egin beharko dute ontziaren barruan.
Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Ordezkaritzaren arabera, positibo eman duten hiru tripulatzaileetatik bi Indiakoak dira. Orain, Osakidetza koronabirusaren zer aldaera duten aztertzen ari da.
Koronabirus kasuen berri izan eta gero, Portuko Agintaritzak itsasontzia isolatu zuen, eta Kanpo Osasunak berrogeialdia ezarri zuen tripulatzaile guztientzat.
Ontzia Rotterdamera (Herbehereak) bidean zegoen, eta igandean sartu zen Bilboko Portuan, 21 kiderekin. Suezko Kanaletik zetorren, eta 6.000 tona olio daramatza.
Bideoa: Positibo eman duten tripulatzaile indiarrak Derioko hotel batean dituzte bakartuta