Gizartea -

KORONABIRUSA

EAEko 71 udalerri, perimetralki itxita

Andoain, Araba, Berango, Eibar, Ermua, Gasteiz eta Mutriku ireki egin dituzte; Arrigorriaga, Barakaldo, Galdakao eta Sopela, ostera, itxi.

Gasteizek datuak hobetu ditu eta bihartik zabalik izango da. Argazkia: EFE
Gasteizek datuak hobetu ditu eta bihartik zabalik izango da
Gipuzkoan, herritarren % 90 konfinatuta daude; Bizkaian, % 71

1:58

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba eta Gasteiz eremu gorritik atera dira, eta irekita daude berriro. Andoain, Berango, Eibar, Ermua eta Mutriku udalerrietan ere hobera egin dute datuek, eta ireki egin dituzte. Bitartean, kontrako bidea egin ostean, Arrigorriaga, Barakaldo, Galdakao eta Sopela itxi egin dituzte. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko 71 udalerri daude perimetralki itxita gaurtik aurrera, aurreko astean baino zortzi gutxiago.

Hona hemen zerrenda osoa:

ARABA

Arabak (364,62) eta Gasteizek datuak hobetu dituzte, eta itxiera perimetrala bertan behera geldituko da asteartetik aurrera.

Aiara (690,85)

Amurrio (522,75)

Artziniega (470,96)

Laudio (648,47)

BIZKAIA

Bizkaian, Arrigorriaga, Barakaldo, Galdakao eta Sopela ere itxi dituzte, eta, bestalde, Ermuan eta Berangon udalerritik irteteko aukera dute asteartetik.

Arrigorriaga (435,40)

Barakaldo (408,08)

Bilbo (541,74)

Derio (471,91)

Erandio (540,25)

Galdakao (528,94)

Getxo (414,54)

Leioa (649,19)

Lekeitio (511,97)

Mungia (665,59)

Muskiz (708,65)

Ondarroa (828,76)

Portugalete (405,17)

Santurtzi (491,91)

Sestao (469,79)

Sopela (523,72)

Trapagaran (725,43)

Horiez gain, 5.000 biztanletik beherako hauek daude lurralde horretan itxita:

Bakio (647,13)

Etxebarria (1.073,83)

Gamiz-Fika (587,80)

Loiu (908,70)

Otxandio (3.616,24)

Urduliz (996,68)

Urduña (543,35)

Zierbena (524,93)

 

GIPUZKOA

Gipuzkoan, 5.000 biztanle baino gehiagoko hiru udalerri gehiago ditugu perimetralki itxita dauden udalerrien zerrendan: Andoain, Mutriku eta Eibar.

Aretxabaleta (734,46)

Arrasate (724,57)

Astigarraga (764,16)

Azkoitia (993,07)

Azpeitia (505,91)

Bergara (651,77)

Deba (1.265,36 )

Donostia (614,07)

Errenteria (609,82)

Hernani (690,72)

Hondarribia (512,25)

Irun (556,40)

Lasarte-Oria (708,85)

Lazkao (461,65)

Legazpi (1.629,21)

Lezo (592,11)

Oiartzun (819,75)

Oñati (1.290,55)

Ordizia (546,18)

Orio (848,01)

Pasaia (574,09)

Tolosa (654,64)

Urnieta (531,49)

Urretxu (878,61)

Usurbil (729,23)

Villabona (828,12)

Zarautz (1.075,08)

Zumaia (1.119,37)

Zumarraga (977,50)

Horiez gain, 5.000 biztanletik beherako hauek daude lurralde horretan itxita:

Aia (1.460,96)

Aizarnazabal (1.690,51)

Alegia (1.001,11)

Anoeta (1.625,62)

Antzuola (734,28)

Asteasu (833,33)

Ataun (858,61)

Eskoriatza (926,15)

Getaria (954,06)

Ibarra (812,82)

Zaldibia (904,70)

Zestoa (539,29)

Zizurkil (955,52)

Udalerri horiek itxita egongo dira, baina ondoko udalerrira joan ahalko da erosketak egitera edo aire librean kirola egitera.

Ostalaritzari dagokionez, taberna eta jatetxeek ordu jakinetan soilik ireki ahalko dituzte barrualdeak: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Apustu-etxeei dagokienez, ostalaritza zerbitzua barrualdean soilik eman ahalko dute, eta zehaztutako ordutegian bakarrik.

Kirol arloan, ezingo dira lau pertsona baino gehiago elkartu toki itxietan kirola egiteko, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak itxita egongo dira, igerilekuetan salbu. Horietan, % 35eko edukiera onartzen da, eta dutxak bakarka erabili ahalko dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak Covid birusaren olatu berria