Gizartea -

BILBO

Bankuek migratzaileei kontua irekitzeko aukera ukatzen dietela salatu dute Bilbon

SOS Arrazakeriak deituta, elkarretaratzea egin dute BBVAren egoitzaren aurrean, diskriminazioa salatzeko.

Elkarretaratzea BBVAren egoitzaren aurrean, Bilbon. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Elkarretaratzea BBVAren egoitzaren aurrean, Bilbon
Elkarretaratzea BBVAren egoitzaren aurrean, Bilbon. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoera irregularrean dauden etorkinek Hego Euskal Herriko banketxeen aldetik pairatzen duten diskriminazioa salatu du ostegun honetan SOS Arrazakeria elkarteak BBVAren Bilboko egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean.

Erakundetik salatu dutenez, finantza erakundeek kontu korronte bat zabaltzea ukatzen die egoitza-baimenik ez duten etorkinei, Europako araudiaren kontra. Kapitalen zuritzea omen da, besteak beste, bankuek jartzen duten "aitzakietako" bat.

Ana Elena Altuna SOS Arrazakeria elkarteko kidearen esanetan, legeak aipatzen ez dituen baldintza batzuk eskatzen dizkiete: "Esaten dute erakutsi behar dutela ez direla kanporatuak izango. Pertsona horiek ez dute egoitza-baimenik eta Atzerritarren Legearen arabera hiru urte bizi behar dute gure artean egoera irregularrean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Autonomia Erkidegoa Arrazismoa Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Errefuxiatuak azken ordukoa