Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Aldaketarik ez gune astinduenean: 51 udalerri daude gorrian
Zallak (Bizkaia) hobera egin du azken orduetan eta laranjatik horira igaro da.
Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA
Aldaketarik ez da izan gune astinduenean eta 51 udalerrik jarraitzen dute gorrian, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Araban (410 kasu 100.000 biztanleko) ez da aldaketarik izan, eta gorrian jarraitzen dute Gasteizek, Amurriok eta Laudiok ere.
Horrenbestez, ez dago udalerririk bigarren mailan, laranjan, eta Agurainek kolore horiari eutsi dio.
Bizkaia ere gune astinduenean dago (100.000 biztanleko 457 kasurekin). Gorriz margotuta ageri dira oraindik, honakoak: Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Ermua, Getxo, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapagaran.
Gune laranjan, honako hauek daude: Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Galdakao eta Ortuella.
Zalla kolore horiz margotuta dauden beste udalerrietara batu da: Abadiño, Abanto, Durango, Elorrio, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Markina-Xemein, eta Zornotza.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoa da lurralderik astinduena (716 kasu 100.000 biztanleko), eta udalerri gehienak (32) ditu gorrian: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia, eta Zumarraga.
Beasain eta Elgoibar daude soilik eremu laranjan.
Ez dago kolore horia edo berdea duen udalerririk.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.