Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Semaforoa gorri jarri da Sopelan
Gainera, Ortuellan egoerak okerrera egin du eta ondorioz, eremu laranjan sartu da.
Ane Santesteban | EITB MEDIA
Sopela eremu astinduenean, gorrian, sartu da gaur, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Ortuellan ere egoerak okerrera egin du eta udalerri horia izatetik, laranja igaro da. Gipuzkoan eta Araban ez da aldaketarik izan.
Araban (417 kasu 100.000 biztanleko) ez da aldaketarik izan, eta gorrian jarraitzen dute Gasteizek, Amurriok eta Laudiok ere.
Horrenbestez, ez dago udalerririk bigarren mailan, laranjan, eta Agurainek kolore horiari eutsi dio.
Bizkaia ere gune astinduenean dago (100.000 biztanleko 458 kasurekin), eta zerredan horretan sartu den azkena Sopela da. Gorriz margotuta ageri dira oraindik, honakoak: Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Ermua, Getxo, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Trapagaran.
Gune laranjan, honako hauek daude: Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Galdakao, Ortuella eta Zalla.
Kolore horian dauden udalerriak honakoak dira: Abadiño, Abanto, Durango, Elorrio, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Markina-Xemein, eta Zornotza.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoa da lurralderik astinduena (730 kasu 100.000 biztanleko), eta udalerri gehienak (32) ditu gorrian: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia, eta Zumarraga.
Beasain eta Elgoibar daude soilik eremu laranjan.
Ez dago kolore horia edo berdea duen udalerririk.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.