Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Derio, Lekeitio, Mungia eta Muskiz gorriz margotu dira; Beasainek ateratzea lortu du
Gainera, hainbat egunez kolore horiari eutsi dion Elgoibarrek (Gipuzkoa) bigarren mailara igaro da gaur.
Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA
Derio, Lekeitio, Mungia eta Muskiz eremu astinduenean, gorrian, sartu dira gaur, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Beasain (Gipuzkoa), ordea, udalerri laranja da, datuak hobetu ostean.
Araban (424 kasu 100.000 biztanleko) ez da aldaketarik izan, eta gorrian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriok eta Laudiok ere.
Horrenbestez, ez dago udalerririk bigarren mailan, laranjan. Agurainek kolore horiari eutsi dio, ordea.
Bizkaia ere gune astinduenean dago (100.000 biztanleko 455 kasurekin), eta horretan sartu dira azken orduetan Derio, Lekeitio, Mungia eta Muskiz. Gorriz margotuta ageri dira oraindik, honakoak: Berango, Bilbo, Erandio, Ermua, Getxo, Leioa, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Trapagaran.
Gune laranjan, honako hauek daude: Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Galdakao, Sopela eta Zalla.
Kolore horiari eutsi dioten udalerriei dagokionez, honakoak dira: Abanto, Durango, Elorrio, Etxebarri, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Markina-Xemein, Ortuella eta Zornotza.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoa da lurralderik astinduena (726 kasu 100.000 biztanleko), eta udalerri gehienak (32) ditu gorrian: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia, eta Zumarraga.
Beasainek gune gorritik ateratzea lortu du, eta denbora luzez horian egon den Elgoibarrek, berriz, kontrako bidea egin du. Biak ala biak eremu laranjan daude.
Elgoibar irtenda, ez dago kolore horiari eusten dion udalerririk.
Ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.