Gizartea -

Erakusketa ibiltaria

Txokolatezko 'Guernica', Picassoren margolan mitikoa, ikusgai

Euskal lurraldeetako txokolatearen ia 40 profesionalek eta gozogilek hartu dute parte ekimenean. Gernikako bonbardaketaren 84. urteurrena izango da astelehen honetan.

Txokolatearen profesionalak eta gozogileak artelanaren aurrean, Gernikan. Irudia: EiTB Media
Txokolatearen profesionalak eta gozogileak artelanaren aurrean, Gernikan (Bizkaia).
Txokolatezko 'Guernica', lankidetzaren adierazgarri

1:10

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guernica Picassoren margolan mitikoaren erakusketa ibiltaria martxan jarri dute Gernikan (Bizkaia). Kasu honetan, artelana txokolatezkoa da, baina originalaren tamaina berekoa.

Euskal Herriko Gozogileen Federazioaren ekimena da. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako sailburua erakusketaren inaugurazioan izan da.

Gernikako bonbardaketak eragindako hondamena islatu nahi izan zuen Picassok 1937an. Bonbardaketaren 84. urteurrena astelehen honetan izango da, eta horren harira antolatu dute ekimena.

Jatorrizko mihisearen neurri berdina du txokolatezko artelanak, eta euskal lurraldeetako txokolatearen ia 40 profesionalek eta gozogilek sortu dute.

Aireko erasoaren biktimak gogora ekartzeko ekimenetako bat da erakusketa. Ekitaldi nagusia astelehen honetako lore eskaintza da. Iñigo Urkullu lehendakariak bertan parte hartuko du.

Gernika koadroa Gernikan da. Txokolatezko erreplika egin dute Euskal Gozogileek.
Gernika koadroa Gernikan da. Txokolatezko erreplika egin dute Euskal Gozogileek.
Gernika koadroa Gernikan da. Txokolatezko erreplika egin dute Euskal Gozogileek.

play icon 17:28
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Gastronomia Albiste sinestezinak Gernika-Lumo Artea Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Memoria Historikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia