Gizartea -

Gasteiz

80 urtez gorakoak txertatzeko hitzordu azkarrak ematen ari direnik gezurtatu dute

"Txertoa jasotzeko deiaren zain dagoen 80 urtez gorako pertsonarik ezagutzen baduzue, 945 00 68 40 telefonora deituz hitzordua 24 edo 48 ordutan ematen dute", dio mezu faltsu batek.

EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohartarazi duenez, azken orduetan txertaketaren inguruko mezu faltsu bat zabaldu dute Gasteiz aldean. "Ez da egia", argi utzi nahi izan du Sailak.

"Txertoa jasotzeko deiaren zain dagoen 80 urtez gorako pertsonarik ezagutzen baduzue, 945 00 68 40 (Aranbizkarra zentroa, Gasteiz) telefonora deituz hitzordua 24 edo 48 ordutan ematen dute, dio mezuak.

Informazioa berehala gezurtatu nahi izan du Osasun Sailak. "Ez da egia", ziurtatu du.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Albiste faltsuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak