Gizartea -

Migrazioa

Gazte migratzaile bat hil da Jaurlaritzaren etxebizitza batean, Gipuzkoan

Gizonak bere buruaz beste egin du, lehen hipotesien arabera, eta, hortaz, egun gutxitan Gipuzkoan suizidioagatik hildako bigarren gazte migratzailea izan da.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko gizon gazte marokoar bat hilda aurkitu dute Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan duen etxebizitza batean. Antza denez, bere buruaz beste egin du.

Etxebizitzako zaintzaile batek aurkitu zuen gaztea, bizirik oraindik, eta suspertzen saiatu zen etxeko beste egoiliar baten laguntzaz, baina ordu batzuen ostean hil egin zen. Gizarte Politiketako Sailak jakinarazi duenez, "datu guztiek iradokitzen dute biktimak bere buruaz beste egin zuela, gelan bakarrik gelditu zen 15 minutuko tarte laburrean".

Gazteak abendutik zeraman etxebizitza horretan bizitzen, Zumarragako Ibaiondo zentroan egon eta gero.

Eusko Jaurlaritzak gorpua Marokora aberriratzeko izapideak abiatu ditu, ber¡tan bizi den familiari entregatzeko.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak elkartasuna adierazi du "gure heziketa zentroetako lantalde profesionalarekin". Gaineratu duenez, "30 urtetik gora daramatzagu adin txikikoekin eta gazteekin lanean, eta ziurtatu dezaket gaurkoa egun gogorrenetarikoa dela neska-mutil hauei laguntzeko dena ematen duten profesional guztientzat".

Egun gutxitan Euskadin suizidioagatik hildako bigarren gazte migratzailea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioaren albisteak Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak