Gizartea -

Koronabirusa

Justiziak oniritzia eman die Nafarroako covid-19aren aurkako neurriei

Hori horrela, maiatzaren 8ra arte egongo dira indarrean murrizketak, alarma egoera amaitu bezpera arte.

Bar en Navarra. Foto: EiTB
Bar en Navarra. Foto: EiTB
Bar en Navarra. Foto: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak oniritzia eman dio 12/2021 Foru Aginduari, eta, ondorioz, covid-19ari aurre egiteko Nafarroako Osasun kontseilariak otsailaren 23an ezarri zituen neurri murriztaileak luzatu dituzte.

Hori horrela, maiatzaren 8ra arte egongo dira indarrean murrizketak, hau da, maiatzaren 9an alarma egoera amaitu bezpera arte iraungo dute egungo neurri murriztaileek, tartean ostalaritzaren barrualdeko mugak.

Ostalaritzako eta jokoarekin lotutako establezimenduetako barrualdeek itxita jarraituko dute maiatzaren 9a arte; % 30eko edukierari eutsiko zaio saltoki ertain eta handietan; eta % 50ekoari saltoki txikietan.

Gainera, etxeratzeko aginduak indarrean jarraituko du 23:00etatik 06:00etara; erkidegoa itxita egongo da, eta eremu publiko eta pribatuan 6 pertsona elkartuko dira gehienez, baina 4 eremu itxietan, bizikideak ez badira. Eremu pribatuan soilik bizikideak elkartu ahalko dira.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Si vives en la CAV y presentas síntomas, llama a tu centro de salud habitual. También el Consejo Sanitario atenderá a las personas en el teléfono 900 20 30 50, ofreciendo información y resolviendo dudas sobre el coronavirus. Si vives en Navarra, llama al teléfono del Consejo Sanitario: 948 290 290. Recuerda que la manera más eficaz para prevenir la propagación de la covid-19 es la utilización de la mascarilla, airear los espacios, guardar la distancia de seguridad y el lavado de manos.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaiketak