Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboak berriro igo dira Nafarroan, eta 200en bueltan daude

Dena dela, aipagarria da aurreko asteetako datuekin alderatuta, beheranzko joera bat ikus daitekeela kutsatze kopuruan. Asteartean beste bi heriotzaren berri eman zuten.

Osasun langile bat PCR proba bat egiten. Argazkia: EFE.
Osasun langile bat PCR proba bat egiten.
Osasun langile bat PCR proba bat egiten. Argazkia: EFE.

EIDER GARAIKOETXEA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren egunez jarraian, kutsatzeek gora egin dute Nafarroan, eta 200en bueltan daude jada, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Zehazki 196 kasu atzeman dituzte 2.744 proba diagnostiko eginda. Positibo tasa % 7,1ean kokatu da (puntu bat hazi da, % 6koa baitzen bezperan). Bezperan baino 41 kasu gehiago dira, baina duela astebete baino 14 gutxiago, eta duela 15 egun zenbatutakoen kopuru bera.

Gainera, bi pertsonaren heriotzaren berri eman zen atzo, 54 urteko emakume batena eta 75 urteko gizonezko batena. Hala ere, ez ziren atzo hil, baizik eta aurreko egunen batean.

Positibo gehien pilatzen dituzten herri edo guneei dagokienez, Iruñeko Txantrea auzoa da denen artean buru, 10 positiborekin. Ondoren, Barañain, bederatzirekin, eta Funes, zortzirekin. Horrez gain, Lodosa, Tutera Mendebaldea, Alesbes eta Iruñeko Buztintxuri auzoan, zazpina kutsatze zenbatu dituzte.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 212 pertsona zeuden atzo ospitalean ingresatuta covid-19arekin (bezperan baino 7 gutxiago), eta horietako 41 daude ZIUn (bi gutxiago). 16 dira etxean ospitaleratuta daudenak, eta 155 plantan daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Tutera Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Burlata albisteak Eguneko albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Berriozar azken ordukoa Erizainak azken ordukoa Sendagaiak Txertoak egutegia Nafarroako Ospitale Gunea albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Anbulatorioak Nafarroako Osasun Zerbitzua