Gizartea -

GIPUZKOA

Gizon gazte eritrear baten gorpua aurkitu dute Irunen

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, bere buruaz beste egin du. Oraindik ez dute argitu Europa erdialdeko herrialderen batera heldu nahi zuen migratzailea zen edo Irunen bizi zen.

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan jakin ahal izan denez, gizon gazte baten gorpua aurkitu zuten asteburuan Irungo Azken Portu auzoan, Bidasoa ibaiaren ertzean. Eritrear jatorrikoa zen, eta ez zuen indarkeria zantzurik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, bere buruaz beste eginda hil da, eta, hori dela eta, ez du bestelako ikerketarik hasiko.

Irungo Harrera Sareak EITB Mediari berretsi dionez, hildakoa migratzailea da. Oraindik ez dute argitu Europa erdialdeko herrialderen batera heldu nahi zuen migratzailea zen edo Irunen bertan bizi zen.

Europako beste herrialde batera joan nahi zuela baieztatzen bada, 2019ko udaratik baieztatu duten migratzaile baten lehen heriotza litzateke.

Egoera zailtzen ari da Bidasoaren bi aldeetan. Frantziako Gobernuak kontrolak areagotu ditu mugan, eta migranteak bestelako bideak hartzen ari dira, zeharkatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria Albisteak Gipuzkoa Iparraldea berriak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Irun argazkiak Albisteak