Gizartea -

Gipuzkoa

Hiru pertsona atxilotu dituzte Hernanin, gizon bat hiltzen saiatzea egotzita

Biktima jipoitu ondoren, eskuak lotuta utzi zuten Egoian auzoko etxe abandonatu batean. Gizona, larri, Donostiako ospitalera eraman behar izan dute.

Argazkia: Ertzaintza
Argazkia: Ertzaintza
Argazkia: Ertzaintza

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona atxilotu dituzte igande honetan, Hernanin (Gipuzkoa), gizon bat hiltzen saiatzea leporatuta. Biktima jipoitu ondoren, eskuak lotuta utzi zuten etxe abandonatu batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat eta 33 urteko emakumezko bat atxilotu ditu goizean, homizidio saiakera egotzita. Hirugarren atxiloketa arratsaldeko lehen orduetan egin dute, herriaren erdigunean: 51 urteko beste gizon bat.

Bi pertsonak abisua eman dute, biktima Ergoian auzoko etxebizitza abandonatu batean aurkitu ondoren. Gizona eskuak lotuta zegoen, buruz behera etzanda, zauri larriekin.

Ertzaintza bertaratu da, baita anbulantzia bat ere. Osasun langileek artatu eta Donostiako ospitalera eraman dute larri.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du. Ustezko egileak identifikatu ondoren, 12:00ak aldera Hernaniko Zikuñaga auzoan 42 urteko gizona eta 33 urteko emakumea atxilotu ditu, homizidio saiakera leporatuta. 15:30 aldera hirugarren susmagarria atxilotu dute Hernanin bertan, 51 urteko gizona.

Atxilotuak ertzain etxera eraman dituzte, ondoren epailearen esku uzteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Hernani Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak