Gizartea -

ANIMALIEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Arrasaten, txakur bat urkatzeagatik eta hankak apurtzeagatik

41 urte ditu atxilotuak eta aurretik ere hainbat aldiz inputatu dute antzeko erasoengatik.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Arrasaten (Gipuzkoa), txakur bat urkatzen saiatzeagatik eta atzeko hankak apurtzeagatik, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Antza denez, atzo, 18:30 aldera, gertatzen ari zenaren berri eman zioten hainbat herritarrek Ertzaintzari. Kontakizunaren arabera, hankak puskatu zizkion eta urkatzen saiatu zen, muturra estaltzen zion bitartean, bere aiumak entzun ez zitezen.

Polizia bertaratu eta dardarka aurkitu zuten txakurra. Berehala atxilotu zuten gizona.

41 urte ditu atxilotuak eta aurretik ere hainbat aldiz inputatu dute antzeko erasoengatik. Arrasateko Udaltzaingoak Bergarako animalien babeserako zentrora eraman zuen txakurra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Animaliak Debagoiena eskualdea