Gizartea -

KORONABIRUSA

Covid kasu berriek eta positibitateak behera egin dute apur bat EAEn, 835 eta %8ra

Hala ere, ospitaleratze kopuruak eta ZIUetan dauden gaixoen kopuruak gora egiten jarraitzen du. 141 pertsona daude egoera kritikoan une honetan.

PCR proba egiteko edo txertatzera joateko kartelak Lazkaon, martxo amaieran. Argazkia: EFE.
PCR proba egiteko edo txertatzera joateko kartelak Lazkaon, martxo amaieran.
PCR proba egiteko edo txertatzera joateko kartelak Lazkaon, martxo amaieran. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 835 koronabirus kutsatze berri diagnostikatu ditu ostiral honetan EAEn, hau da, aurreko egunean baino 81 gutxiago, eta positibotasun tasa ere puntu bat baino gehiago jaitsi da, % 8ra arte, proba diagnostiko gehiago eginda. Hala ere, zainketa intentsiboetako unitateetako presioa igo egin da: 141 lagun daude une honetan, aurreko egunean baino bederatzi gehiago, eta 97 pertsona ospitalizatu behar izan dituzte, aurreko eguneko 67ekin alderatuta.

Osasun Sailak larunbat honetan emandako datuen arabera, atzo 10.401 proba diagnostiko egin zituzten, aurreko egunean egindako 10.067k baino gehiago, eta horietatik 835ek positibo eman zuten. Horrela, egindako probei dagokienez, positibotasun-tasa % 9,1etik % 8ra jaitsi da. Oso maila kezkagarrian jarraitzen du, dena dela, % 5etik gora transmisioa komunitarioa dela esan nahi baitu.

Lurraldeka, 350 kasu positibo atzeman dituzte Bizkaian (ostegunean baino 63 gutxiago), 351 Gipuzkoan (38 gutxiago) eta 117 Araban (16 gehiago). Gainera, 17 positibo izan dira Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonen artean, aurreko egunean 13 izan ziren bitartean.

Ostiralean 97 pertsona ospitaleratu zituzte Euskadin, aurreko egunean baino 30 gehiago, eta 141 lagun ZIUetan daude.

Nafarroari dagokionez, 152 covid-19 kasu berri atzeman dituzte azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Bezperako 203 kasuekin alderatuta, 51 kasu gutxiago dira, beraz, eta hori baino garrantzitsuagoa dena, azken 20 egunetako kopururik txikiena da.

Ostiral honetan 1.944 proba egin ziren (PCR eta antigenoak) eta horietatik % 7,8k positibo eman zuten, beraz positibitate tasak oso altua izaten jarraitzen du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Hezkuntza sistemako albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak