Gizartea -

KORONABIRUSA

Janssen txertoaren banaketa atzeratzearen eragina aztertuko dute gaur erkidegoek

70 eta 79 urte bitarteko herritarren txertaketari bultzada emateko erabili behar zen. Orain, AstraZenecaren txertoa 60 urtez azpikoei eskaintzea proposatuko dute hainbat erkidegok.

Janssen konpainiaren egoitza Herbehereetan. Artxiboko argazkia: EFE
Janssen konpainiaren egoitza Herbehereetan
Janssen konpainiaren egoitza Herbehereetan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Janssen txertoaren banaketa Europan atzeratzeko Johnson & Johnson ekoizleak hartutako erabakiak txertaketan izango duen eragina aztertuko dute gaur Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek.

Asteazkenero bezala, Lurralde arteko Osasun Batzordearen bilera egingo dute eta gaurko hitzorduan txertaketa planean egin beharreko aldaketak izango dituzte hizpide.

Gaur Janssen etxeko 300.000 txerto heltzekoak ziren estatu espainiarrera. Horietatik, 6.850 dosi jaso behar zituen Euskal Autonomia Erkidegoak eta 2.050, Nafarroak. Hain zuzen ere, Janssen etxearen txertoa 70 eta 79 urte bitarteko herritarren txertaketari bultzada emateko erabili behar zen. Orain, ikusteko dago zer gertatuko den.

Atzo, AEBko Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako eta Drogen eta Elikagaien erakundeek Janssen txertoaren erabilera bertan behera uztea aholkatu zuen odolbildu mota "arraro eta larrien" sei kasu atzeman ostean. Guztira, txerto horren 6,8 milioi dosi jarri dira.

Enpresak Europako banaketa atzeratzea erabaki ostean, Espainiako Osasun Ministerioak autonomia erkidegoei jakinarazi zien ez zituztela gaurko iragarritako dosiak jasoko.

Atzerapen horrek izango duen eragina argitzen den bitartean, AstraZenecaren txertoa hartu nahi duten 60 urtez azpiko pertsonei jartzea proposatuko dute hainbat autonomia erkidegok, beti ere, aurrez baimena sinatuta. Aukera horren alde egin dute Madrilek eta Andaluziak.

Iragan astean, AstraZenecaren txertoa 60 urtetik beherakoei ez jartzea erabaki zuten Osasun Ministerioak eta erkidegoek. Madril kontra agertu zen eta Ceuta eta EAE abstenitu egin ziren.

Oraindik ez da argitu zer gertatuko den AstraZenecaren lehen dosia jaso dutenekin. Osasun Ministerioak hainbat aukera ditu mahai gainean, bigarren dosia ez ematea, AstraZeneca ez den beste txerto bat jartzea (Pfizer edo Moderna) edo AstraZenecako bi dosien artean aurreikusitako 12 asteko tartea luzatzea.

Janssenen atzerapenak sortzen duen ziurgabetasunaren aurrean, Pfizer eta Moderna txertoen epeez ere hitz egingo dute. Andaluziak eta Kataluniak dosi batetik besterako tartea luzatzea proposatuko dute txertaketa prozesua azkartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Katalunia gaur Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Madril Osasunari buruzko albisteak Galizia albisteak Asturias Koronabirusaren olatua gaur Alacant gaur Logroño azken ordukoa