Gizartea -

KORONABIRUSA

UPV/EHUko errektoreak unibertsitateko langileak txertatzea lehenestea eskatu du

Eva Ferreirak unibertsitate-komunitatearen lan “arduratsua” goraipatu du, horri esker mantentzen delako % 75eko presentzialtasuna, “baimendutako maila gorena.

Eva Ferreira, otsailean Egun on Euskadin egindako elkarrizketan. Argazkia: EITB MEDIA
Eva Ferreira, otsailean Egun on Euskadin egindako elkarrizketan.
Eva Ferreira, otsailean Egun on Euskadin egindako elkarrizketan. Argazkia: EITB MEDIA

O.P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroan errektore aukeratua izan ostean, Eve Ferreirak Eusko Jarularitzako Hezkuntza Batzordean hitz egin du gaur, EH Bilduren eskaeraz.

Ferreirak unibertsate-komunitatearen lanaz harro dagoela adierazi du, eta haien lana eskertu du, izan ere azken hilebateotako egoeran izanda ere, % 75eko presentzialtasunari eutsi ahal izan zaio, “segurtasun neurriek uzten duten mailaren altuena”.

Halare, azpimarratu du presentzialtasun hori berme osoz mantendu ahal izateko, beharrezkoa dela unibertsitateko langileek txertatze prozesuari doagokionean Bigarren Hezkuntzako (DBH) irakasleek izan duten “tratamendu bera” izatea, eta, haien kasuan bezala, lehentasunez txertatzea. “Iritsi orduko eskatu diegu hau erabakimena dutenei, eta ahal izan dugun modu guztietan”, azaldu du.

Bere hizketaldian covid-19ak unibertsitate komunitatean duen intzidentzia-tasari buruz hitz egin du, eta "eremu horian" dagoela esan du, "ikasgeletan kutsadura fokurik ez izatearen lasaitasunarekin".

Adierazi duenez, Euskal Herriko Unibertsitatea "nota onarekin" ari da gainditzen covid-19ak  sortutako egoera, eta ikasleei egindako inkestak aipatu ditu. "Iazko ikasturtea oso nota altuaz amaitu genuen, eta ikasturte honen ibilbidea ere oso positiboa izaten ari da. Gure fakultateak, gure eskolak eta unibertsitate osoa leku segurua da ", azpimarratu du.

Bileran izan dira, halaber, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea. Batzordeak duela urtebete unibertsitateek hartu zituzten konpromisoen bilakaera aztertu du, eta datozen hilabeteetarako haiek  dituzten lehentasunen berri jaso du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EHU Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Koronabirusa