Gizartea -

Hilketa Logroñon

Sei pertsona atxilotu dituzte Oiongo gazte baten hilketarekin zerikusia dutelakoan

34 urteko gizasemea korderik gabe topatu zuten ostegunean Logroñoko parke batean, eta biharamunean zendu zen ospitalean. Sei atxilotuetako bi adin txikikoak dira.

Ebroko parkea, Logroñon. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Ebroko parkea, Logroñon.
Ebroko parkea, Logroñon. EITB Mediaren bideo bateko irudia

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak sei pertsona atxilotu ditu Logroñon (Errioxa) Oiongo gazte baten hilketarekin zerikusia dutelakoan.

34 urteko oiondarra korderik gabe topatu zuten ostegunean Logroñoko Ebro parkean, eta biharamunean zendu zen San Pedro ospitalean.

Heriotza naturala izan ez zela ondorioztatu ostean, ikerketa abiatu zuen Espainiako Poliziaren Brigada Judizialak, eta atzo egin zituen atxiloketak.

Guztira, sei dira atxilo hartutakoak, tartean bi adingabe. Horrez gain, horietako batzuek aurrekariak dituzte lapurretengatik.

Operazioa zabalik dagoi. Atxilotutakoak Logroñoko polizia etxean dituzte, epailearen esku noiz uzteko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Oion Errioxa