Gizartea -
KORONABIRUSA
Txertaketa egutegia beteko dela esan du Sanchezek, AstraZenecarekin ala hura gabe
Gobernuak aurreikuspenei eusten die eta irailaren amaierarako Espainiako populazio ia osoa txertatuta egongo dela uste du.
O.P. |EITB MEDIA
Espainiako Gobernuko presidente Perdo Sanchezek ziurtatu du Espainiarako aurreikusita dagoen txertaketa plangintza “beteko dela, AstraZenecaren dosiak eskura izan ala ez”.
Egunotan Afrikan zehar egiten ari den biran kazetariekin izandako bilkura batean adierazi duenez, AstraZenecaren txertoa 60 eta 69 urte bitartekoei soilik ematearen erabakiek, ez beste ezein erabakik “ez dute aldatuko” gobernuaren plana.
Hori dela eta, presidenteak uste du irailaren amaierarako herritar ia denak txertatuta egongo direla, eta azpimarratu du, helburu hau betetzeko modukoa soilik ez ezik, “oso kontserbadorea” dela.