Gizartea -
Bizkaia
57 urteko emakume bat hil da Zugaztietako jatetxe batean izandako lan-istripuan
Ezbeharra 17:30ean jazo da, ikertzen ari diren arrazoiengatik, baina, antza, lokaleko karga-jasogailua gainera erori zaio.
N. B. | EITB MEDIA
57 urteko emakume bat hil da gaur arratsaldean Zugaztietako (Trapagaran, Bizkaia) ostalaritza-lokal batean izandako lan-istripu batean, antza denez, jatetxeko karga-jasogailu batekin istripua izan ostean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra arratsaldeko 5:30ean gertatu da, eta osasun-langileak bertaratu dira eta emakumea suspertzeko ariketak egin dituzte, baina bertan hil da.
Gorpua Bilboko Auzitegiko Patologia Institutura eramango dute autopsia egiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea