Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroan 45.760 pertsona immunizatu dituzte jada txertoarekin

Hala eta guztiz ere, 186ri iganderako zuten hitzordua kendu diete, AstraZenecaren txertoarekin egon diren gorabeherengatik.

Txertaketa. Argazkia: Efe
Txertaketa. Argazkia: Efe
Txertaketa. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan 45.760 pertsonek jaso dituzte covid-19aren aurkako bi txertoak, baina 186ri iganderako zuten hitzordua kendu diete, AstraZenecaren txertoarekin egon diren gorabeherengatik.

Foru Gobernuak gaur emandako datuen arabera, atzo arte jasotako 172.555 txertoetatik 141.727 banatu dituzte; asteazkenean, 4.044 (1.701 bigarren dosi).

Foru Erkidegoan, AstraZenecaren txertaketa 60 urtetik beherakoei ez emateko erabakiak 21.000 pertsonari eragiten die, gehienak bigarren lerroko osasun langileak eta oinarrizko zerbitzuetakoak, lehenengo dosia jaso zutenak.

Horregatik, Osasun Publikoaren Batzordeak zehaztu egin beharko du zer egin pertsona horien bigarren dosiarekin.

AstraZenecarenen txertaketan izan diren aldaketekin, gainera, bertan behera geratu dira igandera arte, apirilaren 11 arte, jarritako hainbat hitzordu.

Osasun departamentuak aholkatu du adi egoteko tronboekin zerikusia duten sintomekin, diagnosi azkarra egiteko, baina "lasaitasun mezua" zabaldu nahi izan die AstraZenecaren txertoa jaso dutenei edo jasoko dutenei, "immunitate maila handia" lortzen delako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Osasunbidea