Gizartea -

KORONABIRUSA

Euskadiko biztanleen % 5,6 immunizatuta daude txertoaren bi dosiak jaso ondoren

123.567 pertsonak jaso dute covid-19aren aurako txertoaren bi dosiak, eta beste 340.000 pertsonak lehen dosia jarrita dute.

Txertaketa Gasteizen. Argazkia: EFE.
Txertaketa Gasteizen
Jarritako txertoen arabera, EAE hirugarren postuan jarri da

1:21

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

123.567 pertsona, hau da, Euskadiko biztanleriaren % 5,6, covid-19aren aurka immunizatuta daude txertoaren bi dosiak jaso ondoren, eta beste 340.000 pertsonari, % 21i, lehen ziztada eman diete.

Osasun Sailak asteazken honetan zabaldutako buletinaren arabera, Euskadik 587.200 txerto jaso ditu orain arte: 386.100 Pfizerrenak, 52.900 Modernarenak eta 148.200 AstraZenecarenak.

Azken horiek osorik erabili dira – bigarren dosirako flaskorik erreserbatu gabe –, bigarren zulaketarako epea hiru hilabetekoa baita, eta beste bietatik 55.631 botila gorde dituzte immunizazio-zikloa betetzen dela bermatzeko (21 egun Pfizerrerako eta 28 Modernarako).

Orain arte Euskadin lehen eta bigarren dosien artean emandako 464.035 txertoei esker, lehen ziztada eman zaie egoitzetako adinekoen eta haien langile guztiei, Osakidetzako langile guztiei, 55 urtetik beherako ertzainei eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako langile guztiei, bai eta sare pribatuko osasun-profesionalen % 86,2ri ere.

Adin-taldeen arabera, 100 eta 90 urteko pertsona guztiek jaso dute lehen dosia eta bigarrena, berriz, % 92,8k eta % 87,8k, hurrenez hurren. 80 eta 89 urtetik gorakoen artean, lehen dosiak % 65 dira, eta bigarrenak, % 24,1.

Osasun Sailak laurogei urtetik gorakoen txertaketa-prozesua aste honetan eta hurrengoaren lehen egunen artean amaitzea aurreikusi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak