Gizartea -

KORONABIRUSA

198 covid-19 kasu gehiago eta hildako bat zenbatu dituzte Nafarroan

Astearte honetan, 2.697 proba diagnostiko egin dituzte, eta % 7,3k eman dute positibo. Nafarroan, 1.128 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz pandemia hasi zenetik.

Iruñea. Argazkia: EFE
Iruñea
Iruñea. Argazkia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 kasuek ere gora egin dute berriz Nafarroan, eta 200 inguruan kokatu dira, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.

Atzo, asteartea, 198 positibo berri atzeman zituzten, hau da, aurreko egunean baino 22 gehiago; izan ere, bezperan 177 kasu zenbatu zituzten. Astearte honetan, 2.697 proba diagnostiko egin dituzte, eta % 8,4k eman dute positibo.

Bestalde, atzo 169 gaixo zeuden Foru Erkidegoko ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino lau gehiago.

Atzo 17 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako hiru zainketa intentsiboen unitateetan, eta 72 urteko gizon bat hil zen.

Nafarroan, 1.128 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz pandemia hasieratik.

Azken orduetan, Donibane eta Arrotxapea auzoetan (10na kasu) eta Burlatan atzeman dituzte kasu gehien.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Lodosa albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Zientzia albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuak Lizarra Altsasu Erizaintza Sendagaiak Txertoak albisteak Antsoain Nafarroako Ospitale Gunea COVID olatu berria Osasunbidea gaur