Gizartea -

Koronabirusa

Intzidentzia metatuak eta ZIUetako presioak gora egin dute EAEn

Intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 341,59 kasutara iritsi da, aurreko astean baino 49 puntu gehiago. Zainketa Intentsiboetako Unitateetan 105 paziente daude ospitaleratuta gaur egun.

Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU). Argazkia: EFE
Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU)
Intzidentzia metatuak eta ZIUetako presioak gora egin dute EAEn

1:28

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan, covid-19aren 529 positibo berri atzeman dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurreko egunean baino 35 gutxiago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, 6.063 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 529k eman zuten positibo. Positibotasun tasa, beraz, % 8,7an kokatu da berriro, bezperan bezala.

Intzidentzia-tasa metatuari dagokionez, 100.000 biztanleko 341,59 kasura igo da, aurreko astean baino 49 puntu gehiago. Gainera, oinarrizko ugalketa kopurua, R0 indizea, % 1,06ra iritsi da dagoeneko.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian atzeman dituzte kasu gehien (219), eta Gipuzkoa (213) eta Araba (88) daude ondoren. Horiei guztiei bederatzi positibo gehitu behar zaizkie, egoitza EAEtik kanpo duten pertsonen artean.

EAEko ospitaleetan 50 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte astelehenean, aurreko egunean baino bost gutxiago, baina ZIUetan presioak gora egin du, 105 gaixo baitaude zainketa intentsiben unitateetan, igandean baino zortzi gehiago.

Bestalde, Araba osoa itxita geratuko da perimetralki asteazken honetatik aurrera, EAEko 26 udalerri bezala, eta ostalaritzan murrizketak ezarriko dira horietan.

Egoera horretan dauden lekuetan, ostalaritza-establezimenduen barruko espazioen ordutegia ere murriztu egingo da. 06:30etik 09:30era bitartean eta 13:00etatik 16:30era bitartean soilik erabili ahalko da lokalen barrualdea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak