Gizartea -
KORONABIRUSA
Aldaera britainiarra covid-19 kasuen % 76,2 da EAEn eta % 93,7 Nafarroan
"Kutsakorragoa, seguruenik hilgarriagoa" da, eta "ez dirudi immunitatearen aurkako erresistentzia handia denik".
I. G. | EITB MEDIA
Koronabirusaren aldaera britainiarrak gora egin du azken asteetan Espainian, eta "hedapen zabala" izan du, kasuen % 76,2ra iritsiz Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Nafarroaren kasuan, kopuru hori % 93,7koa da.
"Espainian osasun publikoan garrantzia duten SARS-CoV-2 aldaeren egoera epidemiologikoaren eguneratzea"ren datuak dira, Osasun Ministerioak astelehen honetan argitaratu duenez, eta britainiarraz gain, hegoafrikarra eta brasildarra dira eragin handiena duten aldaerak.
Erresuma Batuko Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak azpimarratu duenez, aldez aurreko aldaerak "azkar" ordezkatu ditu, eta nagusi da Europako herrialde gehienetan, baina baita beste herrialde batzuetan ere (Israelen, esaterako).
"Kutsakorragoa, seguruenik hilgarriagoa" da, eta "ez dirudi immunitatearen aurkako erresistentzia handia denik", eta Espainian duen egoera "hedapen zabalekoa da, eta azkar handitu da azken asteetan".
Horrela, 16 lurraldeetatik 11tan, aldaera guztien % 70 baino gehiago dira, eta bostetan, % 90 baino gehiago.