Gizartea -
IPAR EUSKAL HERRIA
600 kilo kalamu zituen kamioi bat atzeman dute Biriatun
Gipuzkoatik Lapurdirako bidean egindako errepide kontrol batean geldiarazi dute. Herbehereetara zihoan kamioia eta gidaria espetxeratu egin dute, behin-behinean.
O. A. | EITB MEDIA
Frantziako Aduana Zerbitzuak 600 kilo kalamu erretxina atzeman zituen Biriatun iragan asteartean, Sud Ouest egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.
Gipuzkoatik Lapurdira igarotzeko mugan eginiko errepide kontrol batean geldiarazi zuten kamioia. Herbehereetara zihoan eta atoian ezkutatua zegoen droga, zeramika artean. Kalamu erretxina gramoak 6 eta 7 euro arteko balioa izan dezake merkatuan.
Kamioi gidariak portugaldar eta ukrainar nazionalitate bikoitza du eta atxilotu egin dute. Epailearen aurretik igaro ostean, behin-behineko espetxealdian dago.
Ikerketak zabalik jarraitzen du droga horren arrastoa aurkitzen saiatzeko.