Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasun Sailak baheketa egingo die martxoaren 27an Egi-Luze sagardotegian jan zutenei

Pertsona horiek Iztietako Osasun Zentroarekin jarri beharko dira harremanetan (943 00 79 40) larunbat honetako 16:00etatik aurrera, edo apirilaren 4an 10:00ak baino lehen.

Egi-Luze sagardotegia. Irudia: Google Maps
Egi-Luze sagardotegia
Egi-Luze sagardotegia. Irudia: Google Maps

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR proba egingo die martxoaren 27an Errenteriako (Gipuzkoa) Egi-Luze sagardotegian bazkaldu zutenei.

Ohar baten bidez, herritarren laguntza eskatu dute, eta establezimenduan izan ziren pertsonei PCR proba egiteko eskatu die, egiten dituzten zaintza eta kontrol lanen barruan.

Pertsona horiek Iztietako Osasun Zentroarekin jarri beharko dira harremanetan (943 00 79 40) larunbat honetako 16:00etatik aurrera, edo apirilaren 4an 10:00ak baino lehen. Osasun Kontseilura ere dei dezakete (900 20 30 50).

Baheketa honetarako PCR probak ateratzeko gailua Errenteriako Reina Aretoan jarriko da, Xenpelar kaleko 3. zenbakian, apirilaren 4an. PCRak 10:00etatik 13:00etara egingo dira eta emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi die covid-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero (sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasa hartzeko zailtasunak edo usaimena galtzea), etxean isolatu eta osasun-zentrora deitu behar dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Koronabirusa Sagardoa