Gizartea -

Bizkaia

Santurtzin hildako gizonak 51 urte zituen

Hiru atxilotuek, 19 urteko bi gazte eta adingabe bat, polizia-etxean jarraitzen dute.

Urpekariak Santurtziko portuko uretan ari dira ebidentzia bila. Argazkia: Ertzaintza
Urpekariak Santurtziko portuko uretan ari dira ebidentzia bila.
51 urteko gizon bat hil dute labankadaz Santurtzin

1:17

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 urteko gizonezko bat hil zuten ostegunean Santurtzin (Bizkaia) labanaz eraso ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Santurtziko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu ditu hilketarekin zerikusia dutelakoan.

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, 19 urteko bi gazte eta adingabe bat dira. Ikertzen ari diren arrazoiengatik gazteak biktimarekin lotu ziren portuan, eta, ondoren, ustez, eraso egin eta lapurtu egin zioten handik ihes egin aurretik. Poliziak nondik norakoak ikertzen jarraitzen du eta ingurua arakatzen ari da frogak eta arma hiltzailea bilatzeko.

Erasoa osteguneko 23:00ak aldera jazo da Victoria Erreginaren itsas pasealekuan, portutik gertu.

Iturrion arabera, lau gizonek sesioa eduki dute, eta biktimari labanaz eraso diote. Larri zauritu, eta bertan hil da.

Udaltzainek ustezko hiru inplikatuak atxilotu ditu handik gutxira. Atxilotuek ertzain-etxean jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko. Horren ildoan, polizia autonomikoaren urpekariak hilketaren ebidentziak topatu nahian ibili dira egun osoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Santurtzi Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak