Gizartea -

Baheketa

Osakidetzak PCR proba egin die Bilboko eliza batera joan ziren pertsonei

Baheketa Basurtuko Ospitalean egin dute ostiral honetan. Emaitzak SMS bidez iragarriko dituzte.

Baheketa Basurtuko Ospitalean egingo dute. Argazkia: EITB Media
Baheketa Basurtuko Ospitalean egingo dute. Argazkia: EITB Media
Baheketa Basurtuko Ospitalean egingo dute. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak PCR proba egin die Boluetako (Bilbo) Santa Ana elizan martxoaren 28an izan ziren pertsonei, covid-19 kasuak atzemateko.

Osasun Sailak azaldu duenez, baheketa Basurtuko Ospitalean egin dute ostiral honetan, 15:00etatik 17:00etara, Arrupe Pabiloian.

Emaitzak SMS bidez iragarriko dituzte. Osakidetzak gogorarazi duenez, koronabirus sintomak (sukarra, estula, arnasteko zailtasunak...) edukiz gero, osasun zentrora deitu beharra dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Koronabirusa Sendagaiak