Gizartea -

KORONABIRUSA

EAEk 643 positibo berri erregistratu ditu eta gaixo kritikoak 90 dira jada

Lurraldeka, Bizkaia da kasu gehien atzeman dituen lurraldea (302), ondoren Gipuzkoa (239) eta azkenik Araba (99). Horiez gain, EAEtik kanpo bizilekua duten pertsonen artean hiru positibo daude.

Covid-19aren kontrako txertoa. Argazkia: EFE.
Covid-19aren kontrako txertoa.
Martxoa kutsaketetan beheranzko joerakin hasi zen eta goranzkoarekin amaitu da

1:15

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan koronabirusaren 643 positibo berri atzeman ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurreko egunean baino 12 gehiago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, 8.771 proba egin zituzten atzo, eta horietatik % 7,3 positiboak izan ziren, hau da, 643. Positibotasun tasa, beraz, zertxobait hobetu da (bezperan % 7,7an zegoen).

Lurraldeka, Bizkaia da kasu gehien atzeman dituen lurraldea (302), ondoren Gipuzkoa (239) eta azkenik Araba (99). Horiez gain, EAEtik kanpo bizilekua duten pertsonen artean hiru positibo daude.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 64 pertsona ospitaleratu zituzten, eta ZIUn 90 pertsona daude koronabirusarekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak