Gizartea -

Nafarroa

Aralarren asteartean zauritu zen eskalatzaile bat hil da

Eskalatzaileak 61 urte zituen eta Zangotzarra zen; zauri larriak izan zituen 20 bat metrotik behera erorita. Nafarroako Ospitalera eraman zuten helikopteroz, hainbat kolperekin.

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Suhiltzaileen Erreskate Talde Teknikoak asteartean (apirilak 30) erreskatatu zuen eskalatzailea hil egin da azken orduotan.

Gizona Zangotzako bizilaguna zen eta 61 urte zituen. Istripua izan zuenean, lagun batekin zegoen eskalatzen, 150 bat metrotara. Antza denez, 20 bat metro egin zuen behera, eta larri zaurituta geratu zen, soketatik zintzilikatuta.

Eskalatzailearen kaskoa apurtu zen kolpearen ondorioz, eta buruan eta gorputzaren hainbat lekutan traumatismo handia izan zuen.

Zaurien larritasuna ikusita, bertaratutako osasun langileek artatu eta Nafarroako Ospitalera eraman zuten helikopteroz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak Nafarroako Ospitale Gunea Mendiko istripuak Aralar mendilerroa