Gizartea -

KORONABIRUSA

Hiru pertsona salatu dituzte Beran, Irundik Nafarroara baimenik gabe joateagatik

Errepide kontrol batean atzeman dituzte. Halaber, ibilgailuaren gidariari isuna jarri diote Ibilgailuen Azterketa Teknikoa izan gabe ibiltzeagatik eta droga proban positibo emateagatik.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak hiru pertsona salatu ditu Nafarroan, koronabirusaren zabalkundea eteteko araudia urratzeagatik. Zehazki, indarrean dagoen itxiera perimetrala urratu eta baimenik gabe Gipuzkoatik Nafarroara igarotzeagatik zigortu dituzte.

Irungo bizilagunak dira hirurak.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Beran egindako errepide kontrol batean harrapatu dituzte.

Hiruren aurkako salaketa jarri dute koronabirusaren kontrako araudia ez betetzeagatik. Halaber, ibilgailuaren gidariari isuna jarri diote Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) indarrean izan gabe ibiltzeagatik eta droga proban positibo emateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Albisteak Gipuzkoa Nafarroa Gaixotasunak bideoak Gizartea Gaurko titularrak Irun Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak Foruzaingoaren albisteak Koronabirus-agerraldiak Zer egin daiteke Euskadin?