Gizartea -

KORONABIRUSA

914 pertsona txertatu dituzte igande honetan EAEko espetxeetan

585 pertsonak jaso dute txertoa Zaballako espetxean, 192k Martutenen eta 137k Basaurin, euskal espetxeetako lehen txertaketa egunean.

Basauriko espetxea, Bizkaia. Argazkia: EITB
Basauriko espetxea, Bizkaia.
Basauriko espetxea, Bizkaia. Argazkia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

914 pertsonari jarri diete covid-19aren aurkako txertoa igande honetan Euskal Autonomia Erkidegoko hiru espetxeetan, bertan egin duten lehen txertaketa egunean.

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez, 585 pertsonak jaso dute txertoa Zaballako espetxean (Araba), 192k Martutenen (Gipuzkoa) eta 137k Basaurin (Bizkaia).

Itxasoren hitzetan, txertaketa "oso garrantzitsua da espetxeetan normaltasuna berreskuratzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Medizinak albisteak Txertoak Espetxeak Koronabirusa