Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
EAEk sei udalerri ditu gorrian, Ondarroa batu baita azken orduetan
Horrez gain, lau udalerri gehiago daude laranjaz margotuta: Gueñes eta Markina-Xemein, Bizkaian; eta Urretxu eta Zumarraga, Gipuzkoan. Gernika-Lumok ere okerrera egin du, eta udalerri hori da orain.
E. G. | EITB MEDIA
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk. Gasteizek laranjan jarraitzen du, eta Agurain eta Amurrio horiz margotuta ageri dira. Ez dago udalerririk eremu berdean.
Bizkaian, Ermua eta Elorrio daude eremu gorrian, eta azken orduetan, Ondarroa batu zaie.
Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Bilbo, Gueñes, Markina, Muskiz eta Santurtzi.
Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gernika-Lumo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela eta Trapagaran.
Zalla eta Bermeo eremu berdean daude.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Beasain, Lazkao eta Ordizia daude.
Eremu laranjan, berriz, Bergara eta Arrasatez gain, bi udalerri gehiago daude: Zumarraga eta Urretxu.
Gune horian, hauek ditugu: Andoain, Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Eremu berdean, azkenik, Astigarraga bakarrik dago.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: