Gizartea -

Koronabirusa

Lapurdiko mugako hiru bide irekiko dituzte asteburuan

Horixe iragarri du Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak, Sarako eta Lizuniagako eta Lizarrietako lepoetako pasabideei erreferentzia eginez.

Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko muga. Argazkia: EiTB
Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko muga. Argazkia: EiTB
Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko muga. Argazkia: EiTB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetatik aurrera Sarako bideko pasabidea eta Lizuniaga eta Lizarrietako lepoetakoak irekiko dituzte, Lapurdin, Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak Sud Ouest egunkariari baieztatu dioenez.

Urtarrilean itxi zituen Frantziako Gobernuak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugako hiri pasabide horiek, beste bostekin batera, terrorismoaren aurka egiteko aitzakia erabiliz.

Zortzi pasabideen itxialdiaren aurkako protesta ugari egin dute inguruko herritarrek eta hautetsiek.

Hortaz, aurreko astean Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak mugak irekitzeko eskakizuna bidali zion Spitz prefetari eta honek iragarri duenez, hertsitako zortzi pasabideetatik  hiru zabalduko dituzte etzi: Sara, Lizuniaga eta Lizarrietakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Albisteak Nafarroa Iparraldea Frantzia bideoak Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Frantziako Gobernua