Gizartea -

LABI-REN NEURRI BERRIAK

Hauek dira 400 kasu baino gehiago pilatzen dituzten udalerriak

Ostegun honetan 5.000 biztanletik gorako 14 udalerrik gainditzen dute 400 kasuko intzidentzia-tasa metatua.

Ermuan intzidentzia-tasa metatua 724,14koa da. Argazkia: Nerea Ayarzaguena
Ermuan intzidentzia-tasa metatua 724,14koa da. Argazkia: Nerea Ayarzaguena
Zein udalerritan izango dute eragina neurri berriek?

4:29

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400 kasu baino gehiago pilatzen dituzten 5.000 bizilagunetik gorako udalerriak ixtea proposatu dute LABI batzordean parte hartzen duten adituek, koronabirusaren hedapena gelditzeko asmoz.  

Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI politikoak ostiral honetan egingo du bilera eta litekeena da adituek proposatutako neurriak onartzea.

Gaur gaurkoz, eta aipatu irizpidea indarrean egongo balitz, hauek izango lirateke konfinatuta egongo ziren udalerriak:

ARABA

- Ez dago udalerririk 400 kasutik gorako intzidentzia-tasa metatua duenik.

BIZKAIA

- Elorrio (725,03)

- Ermua (724,14)

- Muskiz (454,61)

- Ondarroa (420,22)

GIPUZKOA

- Beasain (805,93)

- Lazkao (1207,39)

- Ordizia (844,09)

Herri txikietan -5.000 biztanletik beherakoak-, berriz, ez dute aurreratu irizpide bera ezarriko luketen edo ez. Eusko Jaurlaritzaren arabera, udalerri horietan murrizketa berriak aplikatzeko "Osasun Publikoko Zuzendaritzak markatutako balioak" hartuko lituztekete kontutan.

Egun, 35 dira 400 kasutik gorako intzidentzia-tasa metatua gainditzen duten herri txikiak:

Araban: Arraia-Maeztu, Aiara, Berantevilla, Eltziego, Elvillar, Iruña Oka, Guardia, Leza, Moreda, Navaridas, Okondo, Urkabustaiz, Villabuena eta Zigoitia.

Bizkaian: Aulesti, Fruiz, Galdames, Ibarrangelu, Izurtza, Mallabia, Nabarniz, Plentzia eta Zamudio.

Gipuzkoan: Amezketa, Antzuola, Ataun, Baliarrain, Berrobi, Legorreta, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Orendain, Zaldibia eta Zegama.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Euskal Autonomia Erkidegoa Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa Ordizia Beasain Albisteak Osasun albisteak Elorrio Lazkao Koronabirusa LABI