Gizartea -

KORONABIRUSA

Fernandez: "Aldaera britainiarra da zalantza gehien sortzen duen faktorea"

LABIko Aholku Batzordearen Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak esan duenez, duela bi aste hasi zen intzidentzia-tasaren igoerak "indar gutxiago du eta 30 edo 35 egun irautea espero du".

Jonan Fernandez Egun On Euskadi saioan. Argazkia: EITB MEDIA.
Jonan Fernandez Egun On Euskadi saioan
Fernandez: "Aldaera britaniarraren eragina da zalantza gehien sortzen duen faktorea"

0:19

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez LABIko Aholku Batzordearen Batzorde Teknikoaren koordinatzailearen esanetan, egoera zaila da, eta zalantza gehien sortzen dituen faktorea aldaera britainiarraren eraginaren aurreikuspena da.

"Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "goranzko joera jarraitzea aurreikusten dugu, baina indar gutxiagorekin". "Une honetan Europa osoan ikusten ari gara goranzko joera orokorra dela", azpimarratu du.

Martxoaren 10ean joera aldaketa izan zela esan ostean, LABIko Aholku Batzordearen Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak adierazi du bi aste daramagula geldialdi batean, baina "goranzko joerarekin" eta "ikusi beharko dugu zer-nolako aurreikuspenak egin daitezkeen". Hala ere, Fernandezen ustez, "espero daiteke datozen 30-35 egunetan igoeraren mugara heltzea".

Gaur arratsaldean, LABIren Batzorde Teknikoak azken zazpi egunetako datuak aztertuko ditu, eta, horren ondorioz, "neurri berriak ezartzea edo daudenak mantentzea erabakiko du lehendakariak", Fernandezen arabera. "Egunero aldaketa guztiak aztertzen gabiltza; herriz herriz, EAE mailan eta Espainia mailan, igoera berri horren aurrean, Aste Santurako zein Aste Santuaren ondorengo egunetarako neurri berdintsuak izateko helburuarekin", gaineratu du.

Aste Santua

Aste Santuko jaiegunak laster iritsiko direla ikusita, Jonan Fernandezen esanetan, "gauza bat da indarrean dauden neurriak" koronabirusaren goranzko joera geldiarazteko, "eta beste bat gutako bakoitzak egin dezakeguna egoera kontrolpean izateko".

Hala, "denok dakigu arriskutsuak diren testuinguru batzuk daudela", eta "arriskurik handiena leku itxietan dagoela" azpimarratu du, "jende asko biltzen bagara, denbora luzez bagaude edo beti maskara erabiltzen ez badugu". "Testuinguru horietan arrisku handia dago", berretsi du.

Halaber, eta Aste Santuari begira, egoera horiek "mugikortasunarekin batera" gertatzen direla esan du, eta "neurri zorrotzagoak" hartzeko eskatu du.

"Arau guztiak bete eta arrisku testuinguruak saihestu behar ditugu. Gizartean sentsibilitatea eta kontzientzia handiagoa dela uste dut, eta hori gure aldeko faktorea da", gaineratu du.

Bestalde, eta euskal herrietan turista atzerritarrak daudela ikusita, Fernandezek esan du "edonork" ikusten duela "kontraesanik gai horretan", baina gogorarazi du estatuen arteko mugak ez direla Eusko Jaurlaritzaren eskumenak.

"Arrisku faktore bat dela uste dut, baina egia da neurriak hartzen direla eta PCRak egin behar direla. Nolanahi ere, horrelako mugikortasunak arriskua dakar, zalantzarik gabe, eta erabaki bat hartu beharko litzateke Europaren eta estatuen artean", adierazi du.

TxertaketaAzkenik, Jonan Fernandezek aitortu du "zalantza asko" daudela txertoen kopuruaren inguruan, eta hori dela "gako nagusia". "Txerto asko baditugu, asko txertatuko ditugu, eta ez baditugu, okerrago egongo gara", azaldu du.

Gainera, adituek txertoen "bi alde positibo" aipatzen dituztela azpimarratu du: kasu gehienetan eraginkorrak direla eta gaixotasunaren aldaera guztien aurrean eraginkorrak direla. "Bi elementu horiek itxaropena ematen digute pentsatzeko, orain goranzko joeran gauden arren, egoera aldatzeko aukerak izango ditugula txertaketak aurrera egin ahala", gaineratu du.

Azken baheketen harira, Fernandezek esan du Osasun Sailak eta Osakidetzak erabakitzen dutela baheketak egitea momentuaren arabera. Lazkaoko baheketaren kasuan, Fernandezek esan du teknikoek hartu dutela hori egiteko erabakia. "Oso zaila da herri batean gertatzen denaren inguruan ondorio argiak ateratzea faktore asko egon baitaitezke".

Futbol zelaietan publikoa onartzeko aukeraz galdetuta, eskaera guztiak ikuspuntu tekniko batetik aztertzen direla esan du. "Sektore guztietatik entzuten dugu euren jarduera segurua dela, baina ikuspuntu tekniko batetik aztertu behar dugu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zientzia albisteak Medikuntza albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza albisteak Sendagaiak Txertoak egutegia Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Lehen Arretako zentroak Nafarroako Osasun Zerbitzua