Gizartea -

ZALDIBAR

Segurtasun Sailak baztertu du zabortegian topatutako objektuak Beltranenak izatea

Josu Erkoreka buru duen sailak azaldu duenez, azken egunotan antzeko objektuak aurkitu dituzte, baina ez dago inolako zantzurik desagertutako langilearenak direla esateko.

Hondea-makina bat Zaldibarko zabortegian. Artxiboko argazkia: EFE
Hondea-makina bat Zaldibarko zabortegian
Hondea-makina bat Zaldibarko zabortegian. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baztertu egin du Zaldibarko zabortegian aurkitutako hondakin materialak Joaquin Beltranenak izatea.

Iturri horren arabera, azkenaldian gisa horretako hainbat aurkikuntza egin dituzte: eskularruak, arropa, kaskoa eta autoak... Zehatz-mehatz ikuskatu eta aztertuko dituzte, baina aurreratu dute ez dagoela zantzurik zabortegian desagertutako langilearenak direla esateko.

Joaquin Beltran Alberto Sololuzerekin batera zegoen zabortegia behera etorri zenean, eta haren gorpuzkiak abuztuan aurkitu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zaldibar Mendi-magaletako lur-jausiak Durangaldea azken ordukoa