Gizartea -

Araba

NagusiLab ekimena martxan da

Proiektua Artehazia Kultura Berrikuntza, Arteak eta Gizartea Elkarteak sustatu du, eta Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak babesten dute.

Nagusi bi paseatzen. Argazkia: EFE
Nagusi bi paseatzen.
Nagusi bi paseatzen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adinduei laguntzeko helburuarekin, Artehazia Kultura Berrikuntza, Arteak eta Gizartea Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren babesarekin, Nagusilab proiektua aurkeztu zuen astelehenean Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren eskutik. Ekimen horrek Arabako nagusiei zuzendutako sare sozial bat du oinarrian, behar badute laguntza jaso dezaten.

2020. urtean Espainiako Estatistika Institutuak egindako ikerketa baten arabera, Arabako lurralde historikoak Espainiako biztanleriaren zahartze indizearen batez bestekoa gainditzen du. Estatu mailan, biztanleen % 20,67k dituzte 65 urte baino gehiago; Araban, biztanleen % 21,47k. Horien % 34,8, gainera, menpeko pertsonak dira.

Emilio Solarekin batera, beste hauek egon dira ekimena aurkezten: Miren Martín, Artehazia Kultura Berrikuntza, Arteak eta Gizartea Elkartearen koordinatzailea; Axier Urresti, Vital Fundazioen zuzendari exekutiboa; Javier Fernández de Trocóniz, proiektuaren talde bultzatzailearen kidea; eta Encarna Gómez, AuzoLab ekimenaren parte-hartzailea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizarte zerbitzuak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Arabako Foru Aldundia albisteak Euskadiko adinekoak