Gizartea -

BIZKAIA

23 urteko etxegabe bat hil da Bilbon

Piotr gitarra jotzen aritzen zen hiriburuan. Hilaren 12an hil zen eta Uribarriko bizilagunek argazkiak eta loreak jarri dituzte bere omenez. BesteBi plataformak elkarretaratzea deitu du ostegunerako.

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerik gabeko 23 urteko gizon bat hil da Bilbon, eitb.eus-ek baieztatu ahal izan duenez. Zehazki, martxoaren 12an hil zen, baina gaur arte ez da heriotzaren albistea zabaldu.

Berria egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, Piotr zuen izena, jatorriz poloniarra zen eta sei hilabete inguru zeramatzan Bilbon. Aterpetxe batean egiten zuen lo eta eguna kalean igarotzen zen.

Gitarra jotzen aritzen zen Bilboko hainbat txokotan. Esaterako, askotan egoten zen Uribarri auzoan. Hain justu, Uribarriko biizlagunek loreak eta argazkiak jarri dituzte Piotr egoten zen tokian bertan.

Egoitza-bazterkeriaren kontrako eta etxerik gabekoen aldeko "BesteBi" plataformak deituta, elkarretaratzea egingo dute ostegun honetan, 11:30ean, Areatzako estalpeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Euskal hiriburuak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Polonia azken ordukoa