Gizartea -
KORONABIRUSA
Ataungo hiru tabernatan egon direnak PCRa egitera deitu ditu Osakidetzak
Martxoaren 5etik 20ra Troskaeta, Urbieta eta Sutegi tabernetan egon direnek 943 805560 telefonora deitu behar dute hitzordua hartzeko (Lazkaoko anbulategia). Bihar arratsaldean izango dira probak.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Martxoaren 5etik 20ra Ataungo hiru tabernatan ibili direnei PCR probak egiteko eskatu die Osakidetzak. Bihar, astelehena, izango dira probak.
Ohar baten bidez jakitera eman dutenez, azken egun horietan Troskaeta, Urbieta eta Sutegi tabernetan egon direnei egin diete deialdia.
Dena dela, Ataungo Udalak herritar guztiei parte hartzeko eskatu die.
PCRa egin nahi duenak Lazkaoko Osasun Zentrora deitu behar du hitzordua hartzeko (943 805560).
PCR probak egiteko dispositiboa Ataungo San Martin auzoko Auzoeta Politalekuan jarriko dute bihar, martxoak 22, 15:00etatik 20:00etara.