Gizartea -

KORONABIRUSA

Larunbat honetan 19:00etara atzeratuko da etxeratze agindua Ipar Euskal Herrian

Hala eta guztiz ere, Frantziako Gobernuak gogortu egin ditu neurriak hainbat departamendutan, tartean, Parisen; oinarrizkoak ez diren dendak itxi egingo dituzte.

Baiona. Argazkia: EiTB
Baiona. Argazkia: EiTB
Baiona. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilaren 16tik Ipar Euskal Herrian arratsaldeko 18:00etatik goizaldeko 06:00etara etxeratze agindua dago ezarrita. Gaur gauerditik, 19:00etara atzeratuko da etxean egoteko mandatua, Frantziako Gobenuak atzo iragarri zuenez.

Hainbat neurri iragarri zituen, atzo, Jean Castex Frantziako lehen ministroak prentsaurreko batean; besteak beste, oinarrizkoak ez diren dendak ixteko eta 16 departamendutan "konfinamendu leuna" ezarri dute, tartean, Parisen, Estatu osoko biztanleriaren herena hartzen duen eremuan: ezingo da departamendu horietatik atera.

Neurri berriek lau aste iraungo dute. Koronabirusaren zabalkundea gelditzea da helburua, ipar partean batez ere; izan ere, "pandemiaren zabalkundea nabarmen ari da bizkortzen", Frantziako lehen ministroaren arabera.

Murrizketa horiekin "hirugarren bidea" ireki nahi dute, erabateko konfinamendurik ez ezartzeko, Castexen hitzetan. Lehen ministroak zehaztu du itxiko dituzten departamenduetan jendeak kirola egitera kalera ateratzeko aukera izango duela, gehienez etxetik 10 kilometrora (2020ko konfinamenduetan kilometro batekoa zen gehienezko distantzia).

Paris eta inguruak dira gaur egun pandemiaren erdigunea Frantzian, 100.000 biztanleko tasa 446koa baita, % 23ko igoerarekin astebetean, eta larrialdietarako unitateak % 102an gainezka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Frantzia Baiona Biarritz Maule Donibane Garazi Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zuberoa Koronabirusaren Eris aldaera gaur Lapurdi Frantziako Gobernua