Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Aretxabaleta eremu larrienetik aterata, hiru dira gorri jarraitzen duten udalerriak
Bizkaian, Santurtzi eremu laranjara itzuli da berriro, eta Lezo, Gipuzkoan, horia izatera pasa da azken asteak eremu berdean igaro eta gero.
A. S. | EITB MEDIA
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.
Bizkaian, Derio eremu gorritik atera eta gero, Ermua soilik dago egoerarik okerrenean.
Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Derio, Elorrio, Gueñes, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz eta Santurtzi.
Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Beasainek eta Lazkaok jarraitzen dute.
Eremu laranjan honakoak daude: Aretxabaleta, Arrasate, Ordizia eta Tolosa.
Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Kolore berdean dauden herriak dira: Astigarraga eta Usurbil.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: