Gizartea -
KORONABIRUSA
Nafarroak 40 kutsatze atzeman ditu, uztail erdialdetik kopururik txikiena
Bezperan baino 10 kasu gutxiago dira, eta duela astebete edo bi asteko kopuruen bueltan daude.
E. G. | EITB MEDIA
Nafarroak 40 positibo atzeman ditu azken orduetan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Uztail erdialdetik (hilaren 17tik) atzemandako kopururik txikiena da.
Atzo 946 proba diagnostiko egin zituzten (aurreko egunean baino 343 gutxiago), eta horietatik % 4,2 positibo izan ziren. Horrenbestez, positibotasun tasa egonkor dago, bezperan bi hamarren txikiagoa izan zen arren.
Bezperan baino 10 kasu gutxiago dira, eta duela astebete (47) edo bi asteko kopuruen (42) bueltan daude.
Positibo gehien pilatu dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Etxarri Aranatz eta Atarrabia eta Ermitagaña auzoa daude denen buru, launa kasurekin. Zerrendan bigarren tokian Tutera Ekialdea kokatu da, hiru kutsatzerekin. Barañainek, Oronozek, Zizur Nagusiak, Lizarrak eta Iruñeko Azpilagaña auzoak bina kasu topatu dituzte.