Gizartea -
ISTRIPUA
53 urteko arbizuar bat hil da, auto batek harrapatuta Etxarri Aranatzen
Fran Balda da istripuan hil den gizonezkoa, Nafarroako ezker abertzaleko kide ezaguna eta Sare presoen eskubideen aldeko palataformak Foru Erkidegoan duen arduraduna.
EITB Media
Arbizuko 53 urteko bizilagun bat hil zen atzo iluntzean, oinez zihoala auto batek harrapatuta, Etxarri Aranatzen.
Foruzaingoak emandako informazioaren arabera, 22:30ean izan zen ezbeharra, NA-2410 errepidean. Antza, hasiera batean, autoaren gidariak ihes egin zuen, baina handik gutxira istripua jazotako tokira itzuli zen. Ikerketa zabaldu du Foruzaingoak, gertatutakoa argitzeko.
Fran Balda da istripuan hil den gizonezkoa, Nafarroako ezker abertzaleko kide ezaguna eta Sare presoen eskubideen aldeko palataformak Foru Erkidegoan duen arduraduna. Baldaren heriotzak samin handia eragin du ezker abertzalean eta dolumin mezu ugari argitaratu dira sare sozialetan:
Bestalde, atzo arratsaldean, 48 urteko donostiar bat hil zen moto istripu batean Mendaron. Urtea hasi zenetik, EAEn hil den seigarren motor gidaria da.