Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19 kasurik ez, EAEko erresidentzietako erabiltzaileen artean

Ekorako zentro batean kutsatutako azken hiru egoiliarrek negatibo eman ostean, zaharren egoitzetako erabiltzailerik ez dago gaitzak jota.

Bisita bat erresidentzian. Argazkia: Efe
Bisita bat erresidentzian. Argazkia: Efe
Bisita bat erresidentzian. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko erresidentzia guztietako erabiltzaileen artean ez dago covid-19 kasurik martxoaren 12an, azken orduotan Ekorako (Araba) zentro batean kutsatutako azken hiru egoiliarrek negatibo eman ostean.

Arabako Aldundiak ostiral honetan baieztatu du amaitu dela positibo eman zuten hiru egoiliarren isolamendua.

Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek duela egun batzuk baieztatu zuten lurralde horietako zentroetan ez zegoela kasu positiborik, eta txertoari esker zela aipatu zuten.

Arabako Aldundiak zabaldutako datuen arabera, lehenengo olatuaren ostean kasu berriak atzematen hasi zirenetik, hau da, abuztuaren 18tik, 344 egoiliarrek gainditu dute gaixotasuna.

Bigarren eta hirugarren olatuetan 47 pertsona hil dira Arabako zentroetan gaitzarekin kutsatuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Adinekoentzako egoitzak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Anbulatorioak Pertsona edadetuak